Der traumhafte Weg (The Dreamed Path), Angela Schanelec, Alemania, 2016, 86’, JBAES (Maiatzak 20) JABEU (Ekainak 9), DCP.
Hogeitamar urtek banatzen dituen bi desamodio kontakizun, Alemaniako zinema garaikidearen zuzendari garrantzitsuenetako eta berezienetako zuzendari batek sinatuak. Grezia, 1984, Keneth eta Therese gaztetasunez, argiz eta turistentzako kantatzen dituzten abestiz betetako uda bizitzen ari dira. Egun batean Kenethek familia kontu larri batengatik alde egin behar izango du eta itzultzen denean guztia aldatu izango da betirako. Berlin 2014, Ariane dibortzioan amaituko den senar-emazte arteko krisialdi bat igarotzen ari da. Orduan istorioak berriro gurutzatuko dira eta kontakizunak zentzu osoa hartuko du.
Hogeitamar urtek banatzen dituen bi desamodio kontakizun, Alemaniako zinema garaikidearen zuzendari garrantzitsuenetako eta berezienetako zuzendari batek sinatuak.