Subtitulo
Why Not Fundazioarekin elkarlanean
Texto Destacado
Osasun mentalaren inguruko irudikapen-modu eta narratibak modu kritikoan lantzea proposatzen duen egitasmoa.
Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

'Desestigmazioa', erroretik Tabakalerak eta Why Not osasun mentaleko fundazioak osatutako lantaldea da.


Proiektuak paternalismotik, indarkerietatik edo kolektibo ahulenen instrumentalizaziotik beti hurbil dauden osasun mentalaren inguruko irudikapen-modu eta narratibak modu kritikoan lantzea proposatzen du. Beste kontakizun mota batzuen eraikuntzan pentsatzea interesatzen zaie, fokoa bizitzaren istorioetan jartzen dutenak eta eraikuntza hegemonikoei begiratzen dietenak. Batez ere komunikabideetatik eraikitzen diren osasun mentalari buruzko narratibei buelta ematea da helburuetako bat, eta arte garaikideak testuinguru bikaina eskaintzen du mendeko diskurtsoak sortzeko.


Lan prozesuan zehar "errorearen" ideiari balioa eman zaio eta irratia edo animazioa bezalako baliabideen bidez, hainbat koru-pieza esperimental egin dira. Gaixo bezala diagnostikatutako pertsonen estigmatizazioa prozesuaren oinarri da eta horren inguruan sortzen dituzte hainbat material.


Lankidetza hau 2015ean hasi zen eta epe ertaineko zenbait proiekturen bidez estutzen joan da. Beste eragileerkin kolaborazio ezberdinak bideratu dira urteetan zehar, Romi Bidean edo Berriztu elkartearekin, adibidez. 2020an proiektuak beste izaera bat hartu du eta lan-ildo egonkor gisa proposatzen da. Tabakalera kulturgune ireki eta anitza den heinean, zaintzak eta bizitzak erdigunera ekartzeko apustu tinkoa egiten da.


 


 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2020
Tipo Agrupación
Proiektua