Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Lantegi honetan musika sortuko dugu, baina ohikoak ez diren tresnak erabiliz. Eguneroko objektuak erabiliko ditugu euren soinua grabatzeko eta, horrez gain, gaur egun guztiok eskura ditugun tresnekin esperimentatuko dugu.

Ez da beharrezkoa aurretiko ezagutzarik izatea, ez solfeoaren esparruan, ez eta audio ekoizpenaren arloan ere. Soinuaren mundura hurbiltzeko gogoa eta nahia besterik ez dira behar.

Ikastaro honetan grabazio-teknika ezagunenak aztertzeaz gain, emaitza ezberdinak eskuratze aldera akustikak duen garrantziari erreparatuko diogu eta, horrekin batera, profesional mailako ekoizpena lortzeko beharrezkoak diren nahasketaren inguruko aholkuak errepasatuko ditugu.

Halaber, soinuak lortzeak duen boterearen inguruan hausnartuko dugu, ez soilik informazio bilketari dagokionez, baita izaera dokumentalari dagokionez ere; izan ere, objektu eta soinu orok du instrumentu edo musika-nota bihurtzeko ahalmena.

Multimedia-edukiek garrantzi handia dute gaur egun, eta jende askok kontsumitzen eta sortzen ditu: bideoblogak, podcastak, zinea, bideocurriculumak, aurkezpenak, bideojokoak… Sorkuntza horietan soinuak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, askotan ez baitzaio behar duen balioa ematen eta bigarren plano batean uzteko joera baitugu. Eta egia esateko, soinua ona denean, irudia hobeto ikusten da.

Oharra: parte-hartzaileei gomendatzen zaie ordenagailu eramangarria eta aurikularrak ekartzea.

 

Descripción Corta

Ibon Alonsok eta Fabián Morales S.-k zuzendutako lantegi honetan musika sortuko dugu, baina ohikoak ez diren tresnak erabiliz.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si