Imagen
Imagen
Descripcion

 

Diana Toucedo Bartzelonan bizi den zinemagile eta muntatzailea da. ESCACen eta UPFn ikasi zuen.

Hogei film luze, film labur eta ikus-entzunezko beste pieza baino gehiago editatu ditu.  Guztien artean, bereziki aipagarriak dira: Laura Ferrések zuzendutako Los desheredados film laburra (Goya, Gaudi eta Cannesko La Semaine de la Critique-n saritua). Isaki Lacuestaren La noche que no acaba, Elena Martinen Júlia Ist eta Jorge Coirak Movistar eta Arte Francia-rentzat ekoitzitako Hierro fikziozko seriea, baita 2019 urtean IDFA irabazi zuen In a whisper.

Zuzendari gisa hainbat film labur egin ondoren, Trinta Lumes bere lehen film luzea estreinatu zuen 2018ko Berlinale jaialdian. Gaur egun, bere bigarren film luzea Puerto Deseado errodatzen ari da, Argentina eta Galizia artean, ICAA, ICA eta AGADIC erakundeen laguntzarekin.

Bere lanbidea irakaskuntzarekin tartekatzen du. Irakaslea da UPF, ELISAVA eta ESCACen. Azken eskola horretan Dokumental/Ez-fikzio saileko burua da.


 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinemagile eta muntatzailea
Tipo
Artistas y Creadores