Días color naranja, Pablo Llorca, Espainia, 2016, 77', JBES, DCP.
Islandiako sumendi batek hegazkin-zirkulazioa etenda utziko du. Arte Ederretako ikasle bat ez aurrera ez atzera geratuko da Atenasen sumendiaren errautsaren erruz. Bidaia trenez egin beharko du. Europan zehar Interraila erabiliz bidaiatzen ari den lagun taldea. Bisitaldia Triestera. Bi gazte biluzik bainatuko dira uharte batean. Hori da Álvaro eta Berta protagonista diren istorioa, madrildarra mutila, suediarra neska.
Une bat dago gaztaroan oraindik edozer posible dena, film askok erretratatu dutena, eta horri buruzkoa da film hau ere: bizitza betiko aldatuko digun topo-egite bat, bidaia bat, liburu bat.
Zoom- Bideo Laborategiak programatutako saio honetan Pablo Llorca zuzendariaren 'Días color naranja' ikusiko dugu, gaztaroan edozer gauza posible den une hori islatzen duen film horietakoa.