Imagen
Imagen
Descripcion

Diego Vivanco Bilbon jaio zen 1988n eta Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn ikus-entzunezko espezialitatean. Alemanian bi posgradu egin ditu; bata Leipzig-eko “Media Art”-en eta bestea “Denboran oinarritutako artea” Halle hirian. Bere ibilbide artistikoan sari, beka eta erresidentzia ezberdinak jaso ditu, hauen artean New York-eko Guggenheim Museoan edo Linz-eko Salzamt-en (Austria). 2013-an “Situation room” kolektiboa ko-fundatu zuen eta honekin "site-specific" instalazioak ekoizten jarraitzen du. 2008tik bere lana erregulartasunaz aurkeztu du 10 herrialde baino gehiagotan. Bilboko Guggenheim museoa edo Leipzig-eko Eigen Art bezalako instituzio ezagunetan. Diego Vivancok bere lana establezituta dagoenaren inguruan hausnartzeko gonbidapen jarraitu bat bezala ulertzen du.
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores