Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalarekin bat eginez, arkitektura, diseinua, diseinu industriala, maker praktikak eta DIY/DIWO diziplinartekotasuna eta fabrikazio digital espazioetako tresnak eta ezagutza partekatzeko moduen mugak arakatzea helburu duen ekitaldi-programa antolatu du Hirikilabs, Tabakalerako kultura digitala eta teknologia laborategiak.
Lantegiak arkitekturatik hurbil dauden gaietan fabrikazio digitaleko tresnekin egindako esperimentazioa izango du ardatz. Horretarako, gogoetara zuzendutako planteamendua proposatuko da hasiera batean eta, ondoren, fabrikazio digitaleko tresnak kasu praktiko batean erabiltzera pasa ahal izateko. Horrez gain, prozesuan diseinu irekiaren printzipio eta filosofiari erantzuten saiatuko gara, lantegian sortzen diren proposamenak etorkizunean ingurune errealean aplikatu ahal izateko dokumentatzea posible den planteatuz.
Burutuko ditugun saioetan printed landscapes-ak bezalako ideiak jorratzeko baliogarri izango dira, baina baita terraforming-a, planetaren eraldaketa handiak eta urtegietan, landaketa handietan, mendi ezabatu edo (hondakin edukiontzi disimulatu bezala jaioak) artifizialki sortutako mendietan gertatzen diren eskala handiko lur mugimenduak aztertzeko ere. Eskala handian sorturiko paisaien arteko mugetan lan egiteko aukera eskainiko du lantegiak, ordenagailu pantaila batean planteatzen direnak eta azalera handiko lurraldetan aplikatzen direnak, alegia.
Paisaiaren elementu batetik abiatuz, oinarri kartografikoa erabiliz, esaterako, modelo digitala sortzea izango da lantegiaren ariketa nagusia. Hala bada, modelo digital horren gainean lan egiteko aukera izango dugu: aldatu, gehitu, erauzi, eskalatu eta bere masa eraldatu. Ondoren, modelo fisikoa egiteko aukera izango dugu, tamaina handiko eskalan, eta sortutako hori jatorrizko paisairekin alderatzeko aukera izango dugu, laborategiak eskaintzen dituen tresnekin horren gainean eskuhartzeaz gain.
Lantegia Arquimaña (Raquel Ares + Iñaki Albistur ) eta Abelardo Gil Fournierren arteko elkarlan bat izango da.
Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalarekin bat eginez, arkitektura, diseinua, diseinu industriala, maker praktikak eta DIY/DIWO diziplinartekotasuna eta fabrikazio digital espazioetako tresnak eta ezagutza partekatzeko moduen mugak arakatzea helburu duen ekitaldi-programa antolatu dugu.