Carlos Fernándezek egindako muntaia.
Lantegi honek materialen esperimen-tazioa, lan egiteko modu kolaboratiboak eta ekintza bidezko ikasketa sustatzea ditu helburu. Diseinu generatiboa, fabrikazio digitala, naturak sortutako patroiak, geometria konplexuak, estruktura erreaktiboak eta erabiltzaileen arteko hartuemanak osatuko dute lantegiaren gai orokorra.
Taldearen helburu konkretuak lehen bi egunetan zehaztuko dira partaideek landu nahi dutenaren eta euren jakin-minaren arabera. Lan egiteko modua, fabrikazio digitala erabilita prototipoak sortzen joatea izango da, ohikoak diren materialez gain (plastiko eta egurrak, orohar), emaitza moldagarriagoak ahalbideratzen dituzten beste batzuk erabiliaz, latexa edo silikona, esaterako. Azken emaitza irekia izango den arren, eredu esprimentaletatik produktuen diseinua, arkitektura edo instalazioak sortzeko aplikazioak lor daitezke.
Lantegi honek gainera jakinnahi amankomunen topaleku eta gai hauen inguruko lantalde baten hazi edo pizgarri izan nahi du ere, epe ertain edo luzean materialen esperimentazioa eta instalazio reaktibo edo generatiboen arteko proiektuak sortzen ahalbideratzeko.
María mallok gidatzen duen lantegi honetan natura sortzailea hartuko dugu oinarri. Horrekin, eredu esprimentaletatik produktuen diseinua, arkitektura edo instalazioak sortzeko aplikazioak lor daitezke.