Azken boladan bizi izan dugun egoera ezohikoa dela eta, gure artean harremantzeko distantziak aldatu egin dira. Lehen gertu zegoena, orain urruti gelditzen zaigu; lehen eskura genuena orain harrapatu ezina bilakatu da… Eremu berri hau esperimentatzeko aukera bezala ikusita, txikiak bai helduak ere, Tabakalerako magnolioen inguruan elkartuko gara eta distantzian aktibatzeko jolasak sortuko ditugu.
Nola besarkatu bi metrora dugun lagun hori? Zer nolako tresnak beharko genituzke ukitu gabe kilimak egiteko? Nola sortu daiteke denen arteko irudi eta istorio bat distantziak mantenduz?
Hurrengo datak:
-
Uztailak 14. Bi metroko besarkadak. Gure artean dagoen tartea ez da eragozpen bat izango besarkada ezberdinei forma emateko. Besarkada luzeak, koloredunak, borobilak, hegan doazena, edo arrastaka… besarkada anitzekin topatuko gara Eman izena
-
Uztailak 28. Mezu bat dago guretzako. Distantzian komunikatzeko bide eta forma oso anitzak erabili izan ditugu denboran zehar. Ke seinaleak, botila batean mezuak, uso mezulariak … lantegi honetan, jolasaren bidez komunikatzeko gailu desberdinak sortuko ditugu. BERTAN BEHERA
-
Abuztuak 11. Mutur batetik bestera. Urruti gelditzen zaizkigun lagunekin harremantzeko gune bihurtuko dugu Tabakalera kanpoaldeko magnolia. Magnoliaren enborra mimatuz mutur ezberdinetatik datozen hitzak, objektuak eta marrazkiak bertan pilatuko ditugu irudi-collage kolektibo bat sortzeko. BERTAN BEHERA
-
Abuztuak 25. Maskara arraroak. Lantegi honetan, banakako zein taldeko identitate berriak sortuko ditugu maskarak oinarri hartuta. Maskarak eraldatuko ditugu eta animalia zein beste izaki fantastikoetan bilakatuko gara. BERTAN BEHERA
Tabakalera kanpoaldeko magnolien inguruan elkartuko gara eta distantzian aktibatzeko jolasak sortuko ditugu.