Beat, chop, jingle, LP, scratching... DJ-a izan nahi baduzu, hitz hauek eta beste asko ezagutuko dituzu Las Marines DJ bikoteak gidatuko duen lantegi honetan, diskak aukeratu, pistak nahastu eta efektuak sortuz. Platerak sukaldetik kanpo!.
Modu interaktibo eta dibertigarrian, eta formatu analogiko eta digitala erabiliz, zure saioa sortzeko oinarrizko pausuak erakutsiko dizkizugu. Hasteko, saio bat prestatzeko eta aurrera eramateko kontutan izan behar diren detaileak erakutsiko ditugu. Segidan formatu analogiko eta digitalaran ezaugarriak azalduko ditugu eta praktikan jarri.
Formatu analogikoari dagokionez, platerren funtzionamendua erakutsiko dugu: biniloen kokapena eta zaintza, abiadura moldaketa, bolumena, baxuak, grabeak, nahasketak... Azken finean, dj-aren jatorrizko sistemak eskaintzen dizkigun aukerak ikusiko ditugu.
Gero formatu digitalera salto egingo dugu kontroladora batek nola funtzionatzen duen ikusiz. Gailu honen bidez programa informatikoak kontrolatu ditzazkegu ordenagailua ikutu gabe musika jartzeko. Erritmoak, abiadurak eta beste detaileak egokituko ditugu tresna erabilgarri honen bidez.
Kontzeptu guztiak ulertu ondoren ikasitakoa praktikan jarriko dugu plater, biniloak nahiz kontroladora ikutuz. Orain zure txanda da, musika egitera!
*Oharra: Saio bakoitzeko 10 leku aldez aurretiko izen emate bidez izango dira, eta beste 5 gordeko dira egunean bertaratzen direnentzat.
Beat, chop, jingle, LP, scratching... DJ-a izan nahi baduzu, hitz hauek eta beste asko ezagutuko dituzu Las Marines DJ bikoteak gidatuko duen lantegi honetan, diskak aukeratu, pistak nahastu eta efektuak sortuz. Platerak sukaldetik kanpo!