Ustekabea, abentura, dibertsioa eta heziketa. Lau hitz horiek erabili ohi dira maiz Marcelle Van Hoff (Another Nice Mess) ekoizle eta DJ herbeheretarra deskribatzeko orduan. Europan barrena bidaiatu du azken 15 urteetan eta txunditurik utzi du era guztietako jendea.
Arras originala nahasketetan eta garbia teknikan da Marcelle, eta gutxik bezalako berezko estiloa ere badu. Faust taldeko kide sortzaile Hans-Joachim Irmlerrek (krautrockaren kondaira bizia) abalatzen du artista hau 2008tik aurrera, eta haren lau disko argitaratu ditu bere Klangbad diskoetxean. Marcellek entzungor egiten die nahasketaren arteko kanon eta klixe guztiei, eta abangoardietan, dadaismoan edota dubaren esperimentazioan oinarritutako soinua da emaitza. Ekialdeko eta Afrikako erritmoen saio itzelak eskaintzen ditu edo era guztietako estiloak uztartuta (dubstep, breakbeat, hip hop, Karibeko musika eta abar). Guztia hiru platerekin ezin hobeto nahasita saio kutsakor eta magnetikoan.
Marcellek tinko sinesten du soinu berrien esplorazioaren eta sorkuntzaren ondoriozko estasian, eta badaki horrela helarazten, 15.000 binilo inguruko bilduma zabaletik musikak arreta handiz hautatuz, eta iragana joera berriekin gustu bikainez nahastuz.