Chateau d'Abbadie inguruetan Euskal Herriko antzinako sagarrondo barietate-bilduma bat dago. Lurralde desartikulazio eta homogeneizazio kultural garai hauetan nekazarien memoriaren hariari eustearen garrantzia gogorarazten digute horrelako gauzek.
Zuhaitz horiek zaintzen dituztenek bilduma bizi hau erakutsiko digute eta, aldi berean, elkartze hau aukera paregabea izango da Iparraldean artearen eta kultura garaikidearen munduarekin lotura duten pertsona eta kolektiboekin hausnarketak partekatzeko.
Programa
9:00 Topaketa eta autobusaren irteera Hendaiara (Pio XIIko autobus geltokia - Donostia)
10:00 Bisita sagarrondoetara
14:00-16:30 Hernaniko Iparragirre Sagardotegian otordua. Norberak bere bazkaria ordaindu beharko du (32,50€)
17:00 Donostiara buelta autobusez (Tabakalerara)
18:00 Cristina Eneako Hazitegira txangoa, Amy Franceschiniren presentziaz baliatuz horma-irudi kolektiboaren sortze prozesua bertan hasiko baita.
Izen-emateak: +34 943 453 526 / cristinaenea@donostia.eus.
Chateau d'Abbadieko sagarrondo bildumara bisita. Lurralde desartikulazio eta homogeneizazio kultural garai hauetan nekazarien memoriaren hariari eustearen garrantzia gogorarazten digute horrelako gauzek.