Kursaal Auditorioarekin eta San Telmo Museoarekin batera, Tabakalera izango da 83. Musika Hamabostaldiaren beste erreferentziazko egoitza.
Kursaal Auditorioarekin eta San Telmo Museoarekin batera, Tabakalera izango da 83. Musika Hamabostaldiaren beste erreferentziazko egoitza. Eraikineko Patioan zein beste zeinbait espaziotan izango dira aurtengo jaialdiko dantza emanaldietako bost, hiru euskal emakumezko koreograforen eskutik.
#SOLasean
Agian ez zara inoiz musika klasikoko kontzertu batean izan. Musika mota hori arrotza zaizulako, edota ez zarelako musika klasikoaren jarraitzaileek osatzen duten talde ‘berezi’ horretako kide sentitzen... Edonola ere, Musika Hamabostaldiko emanaldi batera gonbidatu nahi zaitugu.
#SOLasean ekimenari esker, pertsona talde batek aukera izango du aurrenekoz, doan, Hamabostaldiko emanaldi batera bertaratzeko.
Emanaldiaren aurretik, saioaren nondik norakoak azalduko dizkizugu, eta amaieran ere zurekin elkartuko gara, bizitako esperientziaren berri eman diezaguzun. Gustuko izan al duzu? Errepikatuko zenuke? Zergatik ez zara etorri orain arte? Zerk harritu zaitu gehien? Ezagutzen al duzu Hamabostaldiko egitaraua?
Ekimen honetan parte hartuz lehen aldiz Hamabostaldiko esperientzian murgildu nahi baduzu, eman izena honako formulario hau betez. Bakarka zein lagunekin etor zaitezke. Data aukeratu eta... gozatu!
(Izena ematerakoan hautatu dagokizun adin-tartea. #SOLasean inoiz musika klasikoko kontzertu batera joan ez direnei zuzenduta dago soilik. Sarrera mugatua)