Kursaal Auditorioarekin eta San Telmo Museoarekin batera, Tabakalera izango da 84. Musika Hamabostaldiaren beste erreferentziazko egoitza.
Kursaal Auditoriarekin batera, Tabakalera izango da 84. Musika Hamabostaldiaren dantza eskaintzaren erreferentziazko egoitza. Eraikineko Patioan zein beste zeinbait espaziotan gorpuztuko dira aurtengo jaialdiko dantza emanaldietako lau, sorkuntza koreografikoa eta arte bisualak uztartuz.
Zikloak gainera, aurten aurrenekoz, sorkuntza egonaldi bat hartuko du, eta Tabakalerako espazioen lotura izango duen proiektu bat garatuko duen koreografo bati lanerako gune bat eskainiko dio. Aurtengoan Blanca Arrieta koreografa izango da, That Time. Arte Ederren Bilboko Museoa – Tabakalera erakusketatik abiatuta, eta haren inguruan, lan egingo duena.