DonostiTron ekimenak bigarren DonostiTron arkade makina bat plazaratuko duela ospatzeko bideojokoak eta musika nahastuko dituen festa antolatu du.
Bideojokoen inguruan elkartzen den talde honek 2014an Tabakalerako Hirikilabs teknologia laborategian arkade makina zahar bat eraberritzen hasi zuen bere ibilbidea laborategiko proiektu ireki gisa. 2016an berriz bideojokoak egiteko Donostitron Jam maratoia antolatu zuen eta oraingoan, Hirikilabsen laguntzarekin eta lantegi baten bidez zerotik hasita bideojoko makina berri bat sortu da ekimenarako.
Makina berria estreinatzeko, 18:00etatik aurrera bideojoko eta kontsola ezberdinekin jokatzeko aukera izango dugu Z-aretoan, bi arkade makinak aurrez aurre jarriko ditugu bideojoko klasikoekin lehia egiteko eta azkenik SuperBustySamuraiMonkey-ek eskainitako 8bit musika kontzertu batekin ospatuko dugu eguna. Kontzertu honek gainera bideojokoekin egindako bisualak ere izango ditu Entter-en eskutik, eta irudi hauek sortzeko lantegi/azalpen txikia ekainiko digu ere Bilbotik datorren artista bisual honek.
DonostiTron ekimenak bigarren DonostiTron arkade makina bat plazaratuko duela ospatzeko bideojokoak eta musika nahastuko dituen festa antolatu du.