Ibilbide honetan, KEAREN ARTXIBOGILEAK (Tabacalerako langile ohiak) eta GORDEGIAren (Egiako artxibategi grafikoa) eskutik, auzoaren memoriaren aktibatze ariketa bat egingo dugu. Landa eremua zen garaiko Egiako paisaiak eta bideak irudikatuz hasiko gara, eta ondoren iraganeko fabrika giroa ere orotituko dugu, Tabacalerako jarduera eta bizipenetatik eta langile ohien ahotsetatik; bukatzeko, auzoko paisaiaren eraldaketa aztertuko dugu, kale, denda, bizilagun, soinu eta usainetan materializatzen dena, hain zuzen ere.
Memoria egitea ez dugu ulertzen ariketa nostalgiko gisa, baizik eta kolektiboki egiten den entrenamendu bat, gure testuinguruaren kontzientzia hartzeko eta etorkizun posibleak irudikatu eta eraikitzeko.
Hasiera lekua: Blas de Otero Plaza
Elkarlanean antolatutako ekimena:
Recorrido de activación de la memoria del barrio de la mano del grupo ARCHIVERAS DEL HUMO (antiguas trabajadoras de la fábrica) y GORDEGIA (Archivo gráfico de Egia).