EGINZALEAK! egitearen kultura balioan jartzeko topaketa da, kultura digitalaren eta praktika irekien inguruan garatutako proiektuak bilduz. Topaketa Tabakaleran eta Hirikilabsen inguruan, urtean zehar esparru horietan egindako lanen erakuslehioa da, antzeko logikak eta praktikak partekatzen dituzten beste proiektu eta eragileak ere bertara gonbidatuz..
EGINZALEAK! kultura digitalaren eta praktika irekien inguruan garatutako proiektuak bilduz, egitearen kultura balioan jartzeko topagunea da. Topaketa urtean zehar Tabakaleran eta Hirikilabsen inguruan, esparru horietan egindako lanen erakusleihoa da, antzeko logikak eta praktikak partekatzen dituzten beste proiektu eta eragileak ere bertara gonbidatuz.
Laborategian eta gure inguru hurbilean eginzaleak, artisau berriak eta jakin-minez beteriko hiritarrek egindako lana jasotzeko topaketa da Eginzaleak!
Topaketak fabrikazio digitala, diseinua, berrerabilera, hardware garapena edo kodearen erabilpen berriak bezalako teknologi anitzetan hiritarrek egindako proiektuak lotzen dituen jarduera da. Eremu guzti hauek praktika ireki, artisau, kolaboratibo eta zeharkakoen ondorio dira eta Tabakalera eta Hirikilabs, kultura digital eta teknologia hiritar laborategiaren erabiltzaile-komunitatearen egiteko moduraren isla dira.
Eginzaleak 2013an artisautza digitala “gauzak bere kabuz” (DIY) egiteko baliatzen dutenen ekimenaren inguruan gogoeta gisa sortu zen. Hauetako eginzale askok teknologia digitalek egun eskaintzen dituzten erraztasunak erabiltzen dituen arren, artisauen lan egiteko moduari eta jatorrizko espirituari eusten diote, beraien jarduna, ikaskuntza, esperientzia bidezko hobekuntzan eta dedikazioan oinarrituz. Honez gain, banakako lana eremu kolektibora zabaldu ahal izateko logikei buruzko hausnarketa-bide bat da, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko inguruneak sortu eta "beste batzuekin egitearen" (DIWO) pedagogia sustatuz .