Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Janaria eta maker praktikak etorkizun jasangarri baterako

Eginzaleak! "egitearen" kulturari buruzko topagunea da, non teknologiaren, sormenaren eta ezagutza partekatuaren inguruko lankidetza praktikak biltzen diren. Medialaben egindako lanaren erakusleihoa da urtean zehar garatutako proiektuak azaltzeko, filosofia irekia eta DIY (Do It Yourself) oinarria partekatzen duten beste kolektibo eta eragile batzuk ere gonbidatuz.

Aurten, Eginzaleak! ekimenaren edizioa Food Hack Lab-ekin lankidetzan egingo da. Food Hack Lab Medialaben abiaturiko lantalde irekia da, eta janariaren balio kate osoan esku hartzen duten teknologiak aztertzen ditu, ekoizpenetik kontsumora arte, betiere ikuspegi jasangarri eta kultura askearen ikuspegitik. Lankidetza honi esker, aurtengo gaia janariaren eta maker praktiken arteko harremanaren ingurukoa izango da, hiriko eta hiri inguruko testuinguruetako irtenbide sortzaile eta berritzaileak, jasangarri eta zirkularrak nabarmenduz.

Egun osoan zehar, Tabakalera hausnarketarako eta esperimentaziorako gune bihurtuko da, eta tailerrak, hitzaldiak eta erakustaldiak egingo dira familia osoarentzat, janaria modu arduratsuan ekoizteko eta kontsumitzeko modu berriak aztertzeko. Laborantza sistemetatik hasi eta hondakinetatik sortutako biomaterialetaraino, komunitateak parte hartuz janariarekin eta hiri-ingurunearekin dugun harremana birpentsatu nahi duten kolektibo, diseinatzaile eta ikertzaileak bilduko ditu ekitaldi honek.

 

Jardunaldia hiru gai multzotan egituratuko da, aktibo egun osoan zehar (11:00-14:00 / 17:00-20:00):

    1. Janariaren ekoizpena eta hiriko baratzak: Eremu txikietako laborantza modu berriak aztertuko ditugu, hala nola sistema hidroponikoak, balkoietako hiri-baratzeak eta landare oasiak, jasangarritasun klimatikoa eta eraikitako inguruneetako erosotasuna hobetzen dutenak.

      -Antonio Scarponi

      -Fraisoro Eskola

    2. Janariaren inguruko ohiturak eta ekipamendu berritzailea: Gure eguneroko inguruneetan janaria prestatzeko, kontserbatzeko eta gozatzeko modua berriz nola diseina dezakegun hausnartuko dugu. Etxeko espazioak sukaldaritzako laborategi bihurtzen dituzten tresnetatik hasi eta eraginkortasun energetikoa optimizatu eta alferrik galtzea murrizten duten konponbideetaraino, diseinuak eta teknologiak hiriko egunerokotasunean ohitura jasangarriagoak, osasungarriagoak eta sortzaileagoak nola bultza ditzaketen aztertuko du bloke honek.

      -Domingo Club

      -Slow Lab

      -Food Hack Lab

    3. Zirkulartasuna eta biomaterialak: Janari-azpiproduktuak nola berrerabil ditzakegun eta material berritzaileak nola esploratu ikertuko dugu, bestetu batzuk sortzeko, kontsumo-zikloa itxiz eta ekonomia zirkularra.

      -Lara Campos

      -Organic.Studio

      -Juan Righetti

 

Ekintzak

11:30-13:00 Biomaterialak familian. Arrautza oskolak lorontzi bihurtu >>> IZEN-EMATEA

Paula Franco -- EU, familian +5 urte

Lantegi honetan hondakin organikoak berrerabiltzen ikasiko dugu, modu jasangarrian biozeramika sortuz. Prozesu osoa erakutsiko da: oskolen garbiketa, lehortzea, eta birrintzea, baita kaltzioaren erreakzio seguruak erabiliz pieza artistikoak modelatu.

Guztientzako jarduera sortzailea eta dibertigarria, ingurumen-kontzientzia sustatzeko eta lan bereziak sortzeko aukera ematen duena.

12:00-13:30 Tempeh etxean egiten ikasi >>> IZEN-EMATEA

Domingo Club -- ES, 16 urtetik gorakoentzat izenematearekin

Tempeh-a Indonesiatik datorren janari tradizionala da, eta bere errezeta aspalditik transmititu da bertako kulturan. Sojaren edo beste lekale batzuen aleak fermentatuz lortzen da, Rhizopus oligosporus izeneko onddo baten laguntzaz. Bere testura trinkoa eta zapore berezia direla eta, askotariko errezetetan erabil daiteke, adibidez, plantxan eginda, frijituta edo saltsarekin lagunduta.

Lantegi honetan Domingo Clubeko adituek tempeh-a prestatzeko prozesu osoa azalduko dute, eta parte-hartzaile bakoitzak bere tempeh-a sortzeko aukera izango du. Beharrezko osagaiak eta ekipamendua tailerrean erabiliko dira eta prestatutako tempeh-a, Petri plaka batean, fermentatzen jarriko da, egun batzuk ondoren bakoitzak jasotzeko moduan egon dadin.

18:30-19:30 The Maker’s Table: Elikadura, Jasangarritasuna eta Lankidetza

EN, sarrera librea edukiera bete arte

Janariaren eta maker kulturaren arteko harremanari buruzko solasaldi irekia eta informala. Topaketa honek gai hauetan erreferentzia diren pentsalariak bilduko ditu mahaiaren inguruan. Jasangarritasunean, berrikuntzan eta sorkuntza kolaboratiboan oinarrituta, solasaldiak gai zabal horri buruz eztabaidatzeko eta ideiak giro hurbilean partekatzeko gune bat eskainiko du.

 

 

Descripción Corta

"Egitearen" kulturari buruzko topaketa, aurten etorkizun jasangarri bati begirako maker-praktikak ardatz izango dituena. Ate Irekiak 2024.

Temática
Tipo de actividad
ID GESCOL
C73685CF-A910-4F40-9B21-C759A8EB3946
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Hora
11:00
Hora Fin
20:00
Texto Hora
11:00-14:00 / 17:00-20:00
Formato
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Datos GESCOL
idReserva: C73685CF-A910-4F40-9B21-C759A8EB3946
Reserva: Eginzaleak! 2024
FechaInicio: 2024-12-14
FechaFin: 2024-12-14
FechaAlta: 2024-06-18
Seccion: MEDIALAB - LIB
Proyecto: AKTIBITATE PROGRAMA
Canal: Topaketa eta Jardunaldiak
Idioma: EU + ES
FECHAS:
idReserva: C73685CF-A910-4F40-9B21-C759A8EB3946
Fecha: 2024-12-14
HoraInicio: 08:00
HoraFin: 20:00
idAmbito: BE6EF890-64C0-EA11-9203-005056883062
Sala: SALA K
SalaES: Sala K
SalaEU: K aretoa
Ocupacion: Topaketa
OcupacionES: Taller
OcupacionEU: Lantegia
FechaFin: 2024-12-14
Año
2024
Incluir en Medialab
Activado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
ATE IREKIAK 2024 ABENDUA
En Home
Si
Abrir en ventana nueva
Si