Abenduaren 15ean, egun osoan zehar, Tabakalerako patioan Eginzaleak! Azoka ospatuko da. Bertan Hirikilabsen 2018. urtean zehar garatutako prozesu ezberdinak aurkeztuko dira eta hauekin batera beste hainbat artisau berriren ideiak edo fabrikazio digitalaren eta teknologia hiritarraren inguruko proiektuak gertutik ezagutzeko aukera izango duzu. Astronomia, ehungintza, 3D inprimagailuak, sukaldaritza hackeatua, zientzia, Eginzaleak! Azoka, egun horretan, eraikineko patioa laborategiaren erakusleiho bihurtuko du lantegi, proiektu erakusketa, hitzaldi eta jarduerak eskainiz.
Egun osoan zehar, 2018. urtean zehar garatutako prozesu ezberdinak aurkeztuko dira eta horiekin batera proiektu ezberdinak ezagutzeko para izango da: astronomia, 3D inprimagailuak, sukaldaritza hackeatu... Zatoz!