Sortzaileen Gunea Tabakaleraren ardatzetako bat da, artista eta eragile kulturalen esperimentazio, formakuntza, garapen eta profesionalizazioa lagundu eta sustatzeko sortutako zerbitzua. Gune honek garatzen duen lan ildo garrantzitsuenetako bat nazioarteko egoitza programa da; denbora, espazioa eta bestelako baliabideak eskaintzen dituen proiektu artistikoak garatzeko.
Egoitza programaren lehen deialdian aukeratutako proiektu, artista eta komisariaren ikusgarritasun eta hedapenerako, Pauline Doutreluingne komisarioak eta Ignacio García artistak, egonaldiaren bitartean Tabakaleran garatzen ari diren lan prozesu eta proiektuaren berri emango dute.
Abenduak 4. 18:00 - Lantegi Aretoa
Pauline Doutreluingne. Agency of Living Organisms
Abenduak 15. 19:00 - Lantegi Aretoa
2015eko azaroan eta abenduan Tabakaleran egoiliar izan diren artista eta komisarioen lanen aurkezpena.