Cabecera
Titulo
Artea, zientzia, teknologia eta gizartea 2025
Bloque ID
CABECERA
Formulario InscripciĆ³n
Texto explicativo
Izen-ematea Tabakaleraren webgunean egin beharko da, eta horretarako, online formularioa bete eta dokumentazio hau erantsi beharko da, hurrenkera honetan:
- Harremanetarako datuak: izen-abizenak, posta helbidea, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.
- Proiektuaren azalpena eta proiektuaren fasea Tabakaleraren egonaldian garatzeko arrazoien azalpena (gutxienez, 500 hitz, eta gehienez 1000 hitz).
- Proiektua edo lana irudi bidez adierazteko material grafikoa edo bestelako materialak.
- Aurretik garatutako 4 lan, gutxienez, aurkeztea, bakoitzaren irudiak erabiliz.
- Tabakalerako egonaldiaren gutxi gorabeherako aurrekontu xehatua eta beharrizanen aurreikuspena aurkeztea.
- Aurrez ikusitako lan-egutegia.
- CVa eta biografia laburra edo sozietatearen historia (500 hitz).
Dokumentazioa agiri bakar batean aurkeztu behar da, PDF formatuan (gehienez 10 mega, 10 orrialde). Artxiboaren izena honelakoa izan behar da: izena_abizena_modalitatea; adibidez: martin_bilbao_arte_zientzia_teknologia_eta_gizartea.
Txostena gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez idatzita egon behar da; gaztelaniaz edo euskaraz badago, nahitaez laburpen bat bidali beharko da ingelesez. Horrela egiten ez bada, epaimahaiak eskubidea du proiektua baztertzeko.