Izena emateko, Tabakaleraren web-orria erabili beharko da, online inprimakia beteta eta honako dokumentazio hau erantsita, jarraian ezarritako hurrenkeran:
-
Harremanetarako datuak, besteak beste: izena, abizenak, helbidea, e-maila, harremanetarako telefonoa, jaioteguna. Modalitate honetan, ordezkari bakarra esleituko da hautatutako proiektuaren solaskide gisa.
-
Proiektuaren azalpena eta Tabakalerako egonaldian landu nahi denari buruzko motibazioa (gutxienez 500 hitz, gehienez 1.000 hitz).
-
Material grafikoa edo proiektua argitzen lagunduko duten beste material batzuk.
-
Egonaldian garatu nahi den lan-egutegia/kronograma zenbatetsia. Egutegi horretan egonaldi presentzialaren aurreikuspena jasoko da, 3. atalean adierazitakoaren arabera.
-
Beharren aurreikuspen orientagarria (espazio-motak, materialak, etab.).
-
Eskatutako lanbide-profila egiaztatzen duen curriculum vitaea.
-
Biografia laburra edo sozietatearen historia (500 hitz).
Dokumentazioa dokumentu bakar batean erantsi beharko da, PDF formatuan (gehienez 10 mega, 10 orri). Artxiboa honela izendatu behar da: izena_abizena_modalitatea izan behar du; adibidez: sara_zudaire_bitartekaritzako prozesua edo sara_zudaire_bitartekaritzako ikerketa.
Bidalitako dosierrak euskaraz edo gaztelaniaz egon behar du idatzia.