Hangar-ek, arte-ekoizpen eta ikerketarako zentroak (Bartzelona); CCCBk, kultura garaikidearen zentroak (Bartzelona); eta Tabakalerak, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak (Donostia) RACOR deialdia ireki dute, hau da, ikerketa artistiko gurutzatua egiteko egonaldia.
Ikerketa-egonaldia diziplina sortzaile guztietako eta munduko edozein herrialdetako artistentzat dago irekia, baldin eta ikerketa artistikoko proiektu bat egiten ari badira eta erabiltzen dituzten bitarteko, hizkuntza edo kontzeptuek testuinguru teknozientifikoarekin nolabaiteko lotura badute.
Aukeratutako artista edo kolektiboak bi hilabete eta erdiz egonaldi gurutzatua egiteko beka jasoko du, Bartzelona (Hangar eta CCB) eta Donostia (Tabakalera) artean egiteko. Hiri bakoitzean 5 asteko egonaldia egingo da.
Bekaren iraupena ondoz ondoko bi hilabete eta erdikoa da 2023ko urriaren 1etik abenduaren 15era. Lehenengo bost asteak Donostian izango dira eta beste bost asteak Bartzelonan.
Eskabideak aurkezteko epea: 2023ko martxoaren 31tik apirilaren 24ra, 12:00ak arte (GMT+1).
Hautaketa-prozesuaren emaitzak: 2023ko maiatzaren hasiera.
RACOR ikerketa artistikoaren edozein fasetan laguntza emateko Hangar, CCCB eta Tabakalerak sustatutako programa pilotua da.