Javier Romero @reitbajdesign
Egonaldi honekin, bai Cristina Enea Fundazioa bai Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikide Zentroak, kolaborazioa honekin eragile desberdinek euren proiektuak garatzeko espazio bat eskaini nahi dute.
Deialdi honen xedea proiektu artistikoen garapena eta ikerketa prozesuak babestea da aurrerago aipatu diren lan-lerroei ekarpenak eginez.
Deialdi honetara edozein jatorriko artista, ikerlari edo bestelako kultur eragile aukeztu ahal izango da.
Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Egonaldiak aldi publiko bat izango du, proiektuarekin koherentzia duelarik, Cristina Eneak kudeatzen duen erakusketa aretoan aurkeztuko da, erakusketa proiektu baten formarekin.
Egonaldia 2018ko otsaila eta maiatza tartean burutuko da.
DEIALDIAREN OINARRIAK:
Egonaldia Lurrean - Proiektu artistiko bat garatzeko egonaldi deialdia (Pdf)
EBAZPENA:
Egonaldi honekin, bai Cristina Enea Fundazioa bai Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikide Zentroak, kolaborazioa honekin eragile desberdinek euren proiektuak garatzeko espazio bat eskaini nahi dute.