Argazki-muntaia: John Gerena
Argazki-muntaia: John Gerena
Graffiti art: Laurier st, Montreal - Bogotá, Toxicomano.
Argazki anonimoa: Oinezkoak Great Windmill Street zeharkatzen, Londres, 1930
Zer esan nahi du immigrante izateak? Zer esan nahi du zeurea ez den lurralde batean atzerritar izateak?
El extraño (Arrotza) dantza garaikideko pieza bat da, eta immigranteek, beren jatorria eta migratzeko arrazoiak edozein direla ere, sentitzen dituzten sentsazio eta emozioak biltzea du helburu. Ez da migrazio-krisiaren ikuspegi kritiko bat, baizik eta etorkinaren barne-begirada bat: haren bakartasuna, nostalgia, antsietatea eta itxaropena, lekualdaketa eta birkokapena. Gorputzak, espazioak eta harremanak, galera edo saria, hutsunea, asaldura eta desorientazioa, desoreka, zalantzak.