Lantegi honen helburu nagusia kartel baten diseinu, konposaketa eta inpresioa egitea da. Egurrezko tipoak baliatuz, letterpress artisau-teknika erabiliko dugu. Erabiliko ditugun hizki eta inpresio makinak antzinakoak dira, beraz, inprentaren historiaren zati bat esku artean izango bagenu bezala izango da horiekin lan egitea.
Lortzen diren emaitzak paregabeak eta inperfektuak dira; asmo adierazkorra duten testu eta esaldi txikiek xarma berezia izango duten kartelak sortuko dituzte.
Zatoz zure konposaketak sortu eta estanpatzera!
Oharra: tinta erabiliko dugu lantegian, beraz, mantala edo arropa zaharra ekartzea gomendatzen da.
Lantegi honen helburu nagusia kartel baten diseinu, konposaketa eta inpresioa egitea da. Egurrezko tipoak baliatuz, letterpress artisau-teknika erabiliko dugu.