Upcyling edo birziklatze kreatiboa, objektu edo material zaharrak jatorrizkoak baino balore handiagoa izan dezaketen beste batzuk sortzeko erabiltzean datzan filosofia da. Lantegi honetan teknika hauetara hastapena egingo dugu, laserrean moztu daiteken egurra edo plastikoak, publizitateko lona zaharrak edo berrerabilitako hainbat ehun bezalako material ezberdinak erabiliz.
Lantegia Varsha Lai produktu diseinatzaile eta berrerabilpenean adituak emango du; Varshak upcyling-a edo slow fashiona ardatz duten hainbat proiektuetan parte hartu du. Diseinuzko produktu berriak sortzeko, beraien erabilera zikloa amaitu duten beste materialak berrabiltzeko helburua duen Double Use ekimenaren sustatzailea da ere.
Lantegia Ehungintza esperimentala lantaldearen inguruan antolatzen den aktibitate programaren parte da.
Upcyling edo birziklatze kreatiboa, objektu edo material zaharrak jatorrizkoak baino balore handiagoa izan dezaketen beste batzuk sortzeko erabiltzean datzan filosofia da.