Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren programa 64. Donostia Zinemaldian parte hartuko duten hiru zuzendarik eskainitako klase magistralekin osatzen da: Bertrand Bonello, Jean-Gabriel Périot eta Ivan I. Tverdovsky.
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren programa 64. Donostia Zinemaldian parte hartuko duten hiru zuzendarik eskainitako klase magistralekin osatzen da: Bertrand Bonello, Jean-Gabriel Périot eta Ivan I. Tverdovsky. Hirurek EIECINE topaketa hauetan parte hartzen duten ikasleekin eta, orohar, publiko orokorrarekin zinemagintzan izan dituzten esperientziez arituko dira.
Jean-Gabriel Périot eta Ivan I. Tverdovskyren agerraldietan, gainera, zuzendari hauen zenbait lan ikusteko aukera izango da.
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako klase magistral guztiak doakoak dira. Sarrera librea izango da, plaza guztiak bete arte, eta ikasleei eta akreditatuek izango dute lehentasuna.