Aukeratutako film laburrak publikoari eta Zinemaldiko gonbidatuei irekitako saioetan aurkeztuko dira; ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalak ere izango dira saiootan. Publikoak, ikasleek eta profesionalek filmak ikusiko eta komentatuko dituzte, eta zinematografiaren praktikari eta teoriari buruz eztabaidatuko dute.

Ekitaldi honetarako bereziki sortutako epaimahai bat egongo da film labur irabazlea zein izango den erabakitzeko. Epaimahaia parte hartzen duten eskoletako ikasleek osatuko dute, eta Zabaltegi-Tabakalera sailean O ornitólogo bere azken lanarekin lehiatuko den João Pedro Rodrigues izango du buru. Guztien artean erabakiko dute zein film laburrek irabaziko duen zinema ikasleen nazioarteko topaketa. Panavision Saria eskainiko du. Horrek bi sariren artean aukeratu ahalko du; lau astez filmatzeko RED Epic kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio.
Berariazko epaimahai batek, euskal zentroetako ikasleek eratuta, HUHEZI-ko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzendutakoa, Orona Saria banatuko du Topaketako laburmetrai berritzaileenari. Honekin, 5000 euroko saria emango zaio laburmetraiaren zuzendariari.