Donostia Zinemaldiarekin bat eta honen baitan irailaren 20 eta 23a bitarte bere hamabosgarren edizioa ospatzen duen Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketaren harira, Ubik sorkuntza liburutegiak Donostia Zinemaldia eta Tabakalerak, DSS2106EUrekin elkarlanean antolatzen duten ekimen honetan parte hartu duten laburmetaien proiekzio jarraia eskainiko du.
Donostia Zinemaldiarekin bat eta honen baitan irailaren 20 eta 23a bitarte bere hamabosgarren edizioa ospatzen duen Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketaren harira, Ubik sorkuntza liburutegiak EIECINEren 2008-2015 aurreko edizioetan parte hartu duten laburmetaien proiekzio jarraia eskainiko du iraliaren 15etik urriaren 2ra arte Pantaila Esperimentala espazioan.
Horrela bada, irailaren 15etik urriaren 2ra arte, Ubikeko ateak irekita dauden bitartean, Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak, DSS2016EUrekin elkarlanean antolatutako EIECINEn saritutako 20 laburmetrai izango dituzu ikusgai, besteak beste, honako hauek: Azzam El Mehdiren Le bal des suspendus (2008), Yuval Shaniren Segal (2009), Janaína Marqués Ribeiroren Los minutos, las horas (2010), Dor Fadlonen Eva – Shem Zmani (2011), Gabriel Gaucheten The mass of men (2012), Aleksandra Maciuszeken Escenas previas (2013), Oren Gerneren Greenland (2014) edo Kiro Russo (une honetantxe Ikusmira Berriak programaren baitan Tabakaleran egoiliar eta 64. Donostia Zinemaldian ikusgai izango den Viejo Calavera filmaren egilea), hauekin batera palmares ezberdinetan izandako filmeekin.