Europari buruzko trilogia gordinenetako bat filmatu ondoren (Paria, 2000; La Blessure, 2004; La Question Humaine, 2007), bikote frantsesak gizartearen eta zinearen kanpoaldeak aztertzen jarraitu du.
Lantegi honetan ekoizpen sistema ofizialetik kanpo egin daitekeen beste zine horri buruzko hausnarketa proposatzen digute. Eta dokumentazio prozesua, castinga, prestaketa elkarrizketak, lokalizaioa, irakurketak eta ikus-entzunezko eta musika erreferentziak pelikularen emaitzaren barne egon daitezen proposatzen dute. Dagoeneko grabatutako irudiak lantzeko, irudi berriak grabatzeko, gaur egun pelikula bat ekoiztea eta egitea zer den eztabaidatzeko, zein pelikula eta zergatik diren beharrezkoak gaiari buruz hitz egiteko lantegia dugu hau.
“Ekoizpenari buruz hitz egiten dugu presentzia (dokumentala) eta hitza (fikzioa) bat egiten diren leku gisa. Ekoizpenari buruz zentzu “brechtiarrean”: egileak bere baldintzak asmatu behar ditu bere lana ekoizteko. Ekoizpena “pelikula bat ekoiztea” baina zentzu zabalago batean ulertuta: denok dakizkigu zinea egiteko arau ofizialak, aurrekontuak, laguntzak... Baina hemen beste zerbaiti buruz hitz egin nahi dugu, ekoizpena aukera gisa eztabaidatu nahi dugu, filmaketa baterako baldintzak sortzeko espazio gisa, laburmetrai bat, metraje ertaineko filma edo luzemetraia bat egiteko. Aurrekontu handiko zein txikiko pelikulen zatiak ikusiko ditugu: Wang Bing, Chantal Akerman, Hitchcock, Godard, Tarkovsky, Eustache, Lav Diaz... Materiala grabatuz egingo dugu lan, ahotsa landuz, soinua landuz”.
Nicolas Klotz eta Elisabeth Perceval
Lantegi honetan ekoizpen sistema ofizialetik kanpo egin daitekeen beste zine horri buruzko hausnarketa proposatzen digute Nicolas Klotz eta Elisabeth Percevalek. Eta dokumentazio prozesua, castinga, prestaketa elkarrizketak, lokalizaioa, irakurketak eta ikus-entzunezko eta musika erreferentziak pelikularen emaitzaren barne egon daitezen proposatzen dute.