Euskal Herriko berrikuntza eraldatzailearen ekosistemaren eragileei zuzenduriko topaketa da hau. Krisialdiak eta aurrean ditugun erronkak gero eta konplexuagoak eta intersekzionalagoak direnez, eragile ezberdinen arteko lankidetzaz gero eta gehiago hitz egiten da (administrazioa, gizarte-eragileak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, enpresak) eta baita ere berrikuntzaren ikuspegi ezberineaz (herritarra, publikoa, irekia, soziala, kulturala, digitala), bide posibleak kolektiboki bilatzeko. Esparru askotan antzeko gauzak lantzen ari dira, eta puntu komun eta osagarri ugariko ikerketa-lerroak eta proiektuak aktibatzen dira. Berrikuntza eraldatzaileko proposamenak ugaritzea oso gauza aberatsa eta interesgarria da. Baina gehiegitan, ezagutzarik, konfiantzarik, denborarik edo baliabiderik ez dagoenez, ez dago harremanik eragile horien, haien sareen eta proiektuen artean; eta gainjartzeak, interes-gatazkak edo bestelako zirkuitulaburrak gertatzen dira, sinergiak eta aukerak alferrik galtzea dakartenak.
IC Colaboratoriotik, irekia eta beste hainbat eraldaketa-modutara lotua dagoen Herritarren Berrikuntzarekin lotutako gure posiziotik, horretaz guztiaz oso kontziente gara eta baita ere nolabaiteko konbergentzia eta gutxieneko komun batzuk bilatzeko beharraz, erronkei elkarrekin edo gutxienez modu koordinatuagoan heldu ahal izateko. Horregatik zabaltzen dugu gonbidapen hau. Berrikuntza eraldatzailearen ekosistemen ekosistemaren parte zareten Euskal Herriko eragileei dei egiten dizuegu eta gauza sinple bezain esanguratsu bat proposatzen dizuegu: Elkartzea
Egitaraua
10:15etatik 14:00etara
Elkar topatzeko eta galdetzeko hainbat modu: nor gara ekosistemen ekosistema honetako kide? Zein tipologiarekin eta zein jarduera-eremutan mugitzen gara?
Bazkaria, 14:00etatik 15:30etara
15:30etatik 18:00etara
“Zer da herritarren berrikuntzaren kontu hori?I? Estatu espainolean izandako esperientzia eta kasu praktikoen ikuspegi argigarria” txostenaren aurkezpena.
Izena eman nahi dut: formularioa