Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

El auge humano, Teddy Williams, Argentina, 2016, 100’, JABES, DCP.

 

(Teddy) Eduardo Williams 2012 urtean ezagutu genuen Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan. Bertan, Pude ver un puma film laburra aurkeztu zuen. Ordutik gertutik jarraitu dugu bere karrera eta bere lagun taldearena, Buenos Aireseko Zine Unibertsitateko ikasleak. Denborak bere lehenengo lanetan sumatu genuena konfirmatu du: bere talentua eta ausardia kreatiboa etorkizuneko zinema posible bat idazten ari direla. Hori berretsi zuen Locarnoko jaialdiak 2016 urtean ere. Egungo zinemagileen sailean Urrezko Leopardoa eman baitzion Teddyren lehenengo film luze honi.

Bere hasierako lanean ere Teddyk kostako mamu paisaia batean galduta zebiltzan gazte argentinar tade baten egunerokotasuna aurkezten zuen. Garrantzitsuena tonua eta gazte horien egonezin bitala zen. Sentsazio hori bera -erraietan sortua eta hitzekin deskriba ezina- da El auge humano hartzen duena: hiru gazte talderen egunerokotasunaren erretratua. Argentina, Mozambique eta Filipinak. Hau mundu garaikidearen laburpen bitala balitz bezala, bere deribena, bere gazte xarma eta desengainuarena. Eta zer da pertsonaia hauek guztiak eta mundu hauek guztiak lotzen dituena? Lan egitea eta lana galtzea; ibiltzea, iristea, agurtzea; konektatzea edo konexioa bilatzea… Berez  hiperkonektatutako mundo batean, pertsonaia hauen deribak definitzeko oso zaila den hori erakusten du: ez-lekua, muturreko sentimendua, adiskidetasuna, animalia, historiaren jarraitasuna, gaua, ilunpean dizdira egiten duena, munduko begi eta ordenagailuetako pantailetan. Emaitza, esperientzia hipnotiko eta parekorik gabea. “Uste dut pelikulak egiten baditut, zentzuren batean, hitzen hegemonía ia totaletik aldentzeko dela. Pelikula honen abiapuntua gaztetan proposatu zitzaidan lanaren eta bizirautearen mundu itxitik alde egiteko nire beharra da, eta beste errealitate eta fantasia batzuk aurkitzea kuriositatea jarraituz”.

Eduardo Williamsek Buenos Aireseko Zine Unibertsitatean (Argentina) ikasi zuen eta Le Fresnoy-n, Studio National Des Arts Contemporains (Frantzia). Bere lanak nazioarteko hainbat jaialdi eta atzerabegirakoetan ikusi dituzte. El auge humano bere lehenengo film luzea da.     

 

Descripción Corta

Hiru gazte talderen egunerokotasunaren erretratua. Argentina, Mozambique eta Filipinak. Hau mundu garaikidearen laburpen bitala balitz bezala, bere deribena, bere gazte xarma eta desengainuarena.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Teddy Williamsen filma
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si