Imagen
Imagen
Descripcion

© Claudia Pajewski

El Conde de Torrefiel proiektuak Bartzelonan du egoitza, 2010ean sortu zen eta Tanya Beyelerrek (Suitza, 1980) eta Pablo Gisbertek (Espainia, 1982) zuzentzen dute. Biek antzerkigintza eta filosofia-ikasketak egin zituzten, eta La Veronal dantza-konpainiako kide ere badira. Beren sorkuntzekin ikus eta testu-estetika lortu nahi dute, bertan antzerkiaren, koreografiaren, literaturaren eta ikus-arteen arteko bizikidetza ahalbidetuz. Orainaldiaren analisi sinkroniko bat hartzen duten abiapuntu gisa; berehalakotasunean bizi garenez, gure garaiak ematen dizkigun aukerei buruzko galdeketa eginez.

Publikoaren eta kritikaren harrera onari esker, konpainiak ospea lortu zuen Espainiako mugetatik haraindian, eta munduko zenbait lekutan aritu da: Brasilen (Rio de Janeiroko TEMPO jaialdian), Frantzian (Seine-Saint-Deniseko Dantza Topaketa Jaialdian eta Montpellierreko Human too human ekitaldian), Txileko Danzaalborde jaialdian, Mexikoko El Chopo museoan, Gateshead-eko GIFT jaialdian, Bruselako Kunstfestivaldesarts jaialdian eta Grazeko Steirische Herbst Festival jaialdian.
Cargo - Nota descriptiva
Tanya Beyeler eta Pablo Gisbert zuzendari dituen konpainia
Tipo
Artistas y Creadores