El custodio, Rodrigo Moreno, Argentina, 2005, 93’
Zinemaren Unibertsitatean Zuzendaritzan graduatu eta bere lanekin nazioarteko ibilbide arrakastatsua hasi ondoren, gaur-gaurkoz eskolako irakasleetako bat da. Ziklo honetan aurkezten dugun filma bakarrik eginiko lehenbiziko film luzea da; izan ere, aurretik, 2002an, Ulises Rosellekin eta Andrés Tamborninorekin zuzendua zuen El Descanso filma. Halaber, gidoilari- eta zuzendari-lanak egin zituen Mala época film kolektiboaren ataletako batean (Unibertsitateak ekoitzi zuen).
El Custodio Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu zen, eta ekitaldi gogoangarria izan zen, filmak Alfred Bauer sari prestigiotsua irabazi baitzuen; hain zuzen ere, “arte zinematografikoaren esparruan ikuspegi berriak irekitzen dituzten” obrei ematen die sari hori jaialdiak.
Film zorrotza, dotorea eta latza da. Argumentu argia eta zuzena dakarten istorio horietako bat da, eta formalki bat egiten du pertsonaiekin. Rubén ministroaren bizkartzaina da; haren bizitzaren gakoa da ia ikusezin izatea, atzeguardiatik babestea, eszenan ia agertu gabe egotea. Bi pertsonaia triste eta bakarti dira: ministroa eta ministroa babesten duena, zaindaria. Filmak xehetasun txikienen eta iradokizunen bidez behatzen eta disekzionatzen ditu bi bizimodu arrunt eta gris horiek. Baina zer gerta liteke oreka hori hautsiz gero? Zer gertatzen da errealitatean, itxurazko ordena objektiboaz eta hotzaz harago, pertsonaien baitan? Zer dago lehertzear?