Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

El futuro perfecto, Nele Wohlatz, Argentina, 2016, 65', JBES, DCP

Xiaobin 17 urteko gazte txinatar bat da eta ez daki gaztelaniaz hitz bakar bat ere esaten Argentinara iristen denean. Halere, egun gutxi batzuk beranduago, badu izen berri bat, Beatriz, eta supermerkatu txinatar batean lanean ari da. Bere familia ikuztegi bateko mundu paraleloan bizi da, argentinarrengandik urrun. Xiaobin dirua gordetzen hasiko da inori ezer esan gabe eta hizkuntza-eskola batean izena emango du. Bertan ikasten duena kalean praktikatuko du. Ligatzeari buruzko klasearen ondoren, supermerkatuko bezero indiar bati berarekin ateratzeko eskatuko dio. Vijayk eta berak arazo handiak dituzte elkarrekin komunikatzeko, baina harreman sekretu bat hasiko dute.

Klasean baldintzazko perpausak praktikatzen hasten direnean, Xiaobin etorkizunean pentsatzen hasiko da. Zer gertatuko litzateke bere gurasoek Vijayrekin duen harremanaren berri izango balute? Gaztelania geroz eta hobeto menderatu, orduan eta gehiago hartzen du parte Xiaobinek filmaren gidoia idazten. Bere ikaskide txinatarrek gertatutakoa komentatuko dute gelan, koru bat balira bezala. El futuro perfecto bere bizitza berriaren entsegu-aretoa izango da.

Nele Wohlatz zuzendari alemaniar-argentinarraren bigarren film luzea atzerriratuen bizimodu arruntari eta bakardadeari buruzko erretratu fina da. Eta, halaber, urteko filmetako bat da, sariak bildu eta bildu ari baita aurkezten den jaialdietan; esaterako, Lehen Film onena, epaimahai gaztearen Sari Berezia eta kritikari independenteen Urrezko Pitxerra Locarnoko zinema-jaialdian 2016an. Baita lehen film luze onenaren saria ere Bilboko Zinebi zinema-jaialdian.

Interesa dakizuke: Nele Wohlatz zuzendariaren El futuro perfecto filmaren kritika, Carlota Moseguíren eskutik. Europa Otros cines - 09-02-2017

Descripción Corta

'El futuro perfecto' Nele Wohlatz zuzendari alemaniar-argentinarraren bigarren film luzea atzerriratuen bizimodu arruntari eta bakardadeari buruzko erretratu fina da. Eta, halaber, urteko filmetako bat da, sariak bildu eta bildu ari baita aurkezten den jaialdietan.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Nele Wohlatz zuzendariaren film bat
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si