El mundo por montera da bakarka egin dudan bigarren ikuskizuna. Errieta sarkastiko bat da, zarzuela bufo baten eran. Asturiasen egina, munduari eskainia. Nire unibertsoa jaso dut show berri honetan: mundu tradizionala, landakoa, eszentrikoa eta aldi berean kaletarra, kritikoa eta teknologikoa. Bilaketa da funtsean; lan pertsonal bat oholtza gainean; aurkezpen zintzo bat, benetan garrantzia duena hutsala zein alferrekoa denetik bereizteko.
Ikuskizun horretan folklore gehiago dago, herri musika gehiago, barre-karkaila gehiago, eta horien guztia haria kalitatezko musika eta ahotsa dira.
Rodrigo Cuevas
Mila lagun baino gehiago zoratzearren jarri zituen Rodrigo Cuevasek martxoaren 4an Gijóngo Laboral kulturaren hirian, El mundo por montera lanaren munduko estreinaldian. Mota guztietako ikus-entzuleak bildu zituen (zaharrak, gazteak, modernoak, umeak, itxuratiak, jende dotorea, folk-zaleak), guztiak ere musika eta eszena sinkretismoaren guru asturiarrarekin liluratuta. Ikuskizun berrian errepertorio erabat berritua eta propio sortutako jantzi zoragarriak erabiltzen ditu, eta sekulako jauzia egin du ibilbide profesionalean. Performancea da zati batean, ateraldi zentzudun eta mamitsua; kabareta beste batean, rave-a ere bai; regetoia puska batean; baita hango eta hemengo folkloreari –«planetako izaki bizidun handiena», beste haren hitzetan– egindako omenaldia ere. Emanaldi hartan katarsi kolektibo zoragarria gertatu zen; 90 minutuz baino gehiagoz, ikus-entzuleek flipatu egin zuten, dantza, barre, negar, berea partekatu eta bere buruaren aldarri egin zuten, herri komunikazio-ekintza berdingabea onduz.
Rodrigo Cuevas-en 'El mundo por montera' performancea da zati batean, ateraldi zentzudun eta mamitsua; kabareta beste batean, rave-a ere bai; regetoia puska batean; baita hango eta hemengo folkloreari –«planetako izaki bizidun handiena», beste haren hitzetan– egindako omenaldia ere.