Apirilaren 20tik 27ra bitartean, XVI. Giza Eskubideen Zinemaldia egingo da Donostian. Tabakalerako zinema-sailak jaialdiarekin lehen pertsonan hizketan diharduten bi dokumental proposatzen ditu, memoria historikoa lantzeko bi ariketa, giza eskubide eta eskubide zibilentzat gaitzak izan ziren bi garai gogorarazteko asmoz: Estatu Batuetako hegoaldeko arrazakeria berrogeiko urteen amaieran, eta Pinocheten diktadura Txilen. Bi filmek, gainera, galdera zail honi erantzun behar diote: zer gertatzen da “piztia” geure familian dugunean, nola aurre egin diezaiokegu gertukoenen iluntasunari eta arbuioari?
El Pacto de Adriana, Lissette Orozco, Txile, 2017, 96’, DCP, VO:ESP
“Umetan idolo bat nuen: nire izeba Adriana. 2007an atxilo hartu zuten, eta orduan jakin nuen gaztetan DINArentzat lan egin zuela, Pinocheten polizia ezkutuarentzat. Gerora, behin demokrazia etorri zenean, Australiara ihes egin zuen buruzagi komunista garrantzitsu baten erailketarekin lotutako prozesu judizial bati aurre egin behar zionean. Gaur, nire izeba amesgaizto batean bizi da: Australian, han bizi diren txiletarrek haren estradizioa eskatzen dute eta haren kontra manifestatzen dira”.
Munduko estreinaldia Berlingo Zinemaldian – Peace Film Award (2017)
Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldia – Epaimahaiaren Sari Berezia (2017)
Cinélatino, Toulouse – SIGNIS saria (2017)
BAFICI – Epaimahaiaren Aipamen Berezia (2017)
Apirilaren 20tik 27ra bitartean, XVI. Giza Eskubideen Zinemaldia egingo da Donostian. Tabakalerako zinema-sailak jaialdiarekin lehen pertsonan hizketan diharduten bi dokumental proposatzen ditu, memoria historikoa lantzeko bi ariketa.