El sopar, Pere Portabella, Espainia, 1974, 60', JBAES, DCP.
Bost preso politiko ohi ezkutuan bildu dira 1974ko arratsalde batean, Salvador Puig Antich hil zuten egun berean. Pere Portabellaren kamerak arreta handiz inguratzen du preso politiko ohiek solasean jarduten duten mahaia; zehatz-mehatz behatzen die, beren hitzek eta beren aurpegiek espetxearen, gose-grebaren, errealitatetik isolatzearen eta borrokaren esanahiari buruzko truke liluragarria bideratzen duten bitartean. Kataluniako zine militantearen maisulan hori abiapuntu hartuta, elkarrizketari helduko diogu Pere Portabellarekin, zinean izan duen ibilbide luzea eta haren konpromisoa esploratzeko.
Pere Portabellaren 'El sopar' filmaren proiekzioa eta, ondoren, zuzendariaren eta Pablo La Parraren arteko solasaldia 'Hitzaren hartzea' zinema militanteari buruzko nazioarteko topaketaren baitan.