![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id16576-eldoradoxxi.png?itok=xLSLmsJ3)
Eldorado XXI, Salomé Lamas, Portugal-Frantzia, 2016, 125’, JABES, DCP.
Hasi, kondairarekin hasiko gara: Amerikako konkistako kronikek diote altiplanoko oso urrutiko leku batean, errege indigena batek bere gorputza urre hautsez estaltzen zuela eta laku sakratu batean eskaintzak egiten zituela. Urrezko mehatzen gainean kokatutako kondairazko erresuma hori El Dorado bilakatu zen, eta bere izena mapa eta lurraldeetan topatzeko eginiko bilaketek mito bihurtu zuten. Salomé Lamas zuzendari portugaldarrak zenbaki bat gehitu dio -XXI. mendearena- desiratutako leku honi, gaur egun urrezko hiriaren kondairaren biziraupenaren inguruan galderak balitu bezala. Eta leku hori bada, bai: La Rinconada, Perúko Andeetan, urre mehatzen gainean, munduko hiririk altuena da -5000 metro- eta bere bizi eta lan baldintzak muturrekoak dira. Eta oraindik ere bizitza hobe baten promesa urrekararen bila joateko lekua da.
Orain dela urtebete Salomé Lamas gure OhPortugal! Ziklora gonbidatu genuen. Bertan Terra de Ninguem (2012) aurkeztu zuen, hiltzaile portugaldar baten erretratu dokumentala. Horma-n ere bere lanak ikusi ahal izan genituen. Beraz, pelikula berria estreinatu zuenean bagenekien momenturen batean gure pantailan estreinatzeko unea izango zela.
Salomé Andeetara iristen da eta topatzen duen paisaia ikusgarria erakutsiz hasten da. Orduan sortuko dira galderak: Nola erretratatu lurralde bat? Nola murgildu bere paisaia eta jendean? Nola egin pelikula bat? Lamasek hurbilpen dokumental bikoitza proposatuko du, zinemagile gisa saiakera bakarra nahikoa izango ez balitz bezala: alde batetik, kamera lan erradikala, behaketa eta denbora mehatzetako langileen mugimenduari buruz. Bestetik, bere jende, musika, dantza eta erritualen erretratu antropologikoago bat. Salomé Lamasek, beraz, mugen inguruan galderak egiten jarraitzen du: gizakion mugak, geografikoak eta zinematografikoak.
Salomé Lamas zuzendari portugaldarrak zenbaki bat gehitu dio -XXI. mendearena- desiratutako leku honi, gaur egun urrezko hiriaren kondairaren biziraupenaren inguruan galderak balitu bezala.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id16576-eldoradoxxi.png?itok=xLSLmsJ3)