Imagen
Imagen
Descripcion

Elena López Lanzarote ilustratzaile valentziarra da. Eskultura, eszenografia eta Arte Ederrak  ikasi zituen Valentzian, Porton eta Bartzelonan. Bere lana Agapornis edo Trevista bezalako aldizkarietan argitaratu da eta Bartzelonako, Madrileko eta Los Angeleseko galerietan ikusgai egon da.  2013an, risografian oinarritutako Lentejas Press proiektua sortu zuen. Bere lanak argitaratzen zituen bertan, marrazki, diseinua eta arte plastikoetan aritzen ziren beste sortzaileekin batera.

Gaur egun Bartzelonan lan egin eta bizi da, non ilustratzaile lana eta irakaskuntza uztartzen dituen. Autoedizio eta inpresio sistemen modulua irakasten du Idep Bcn eskolan eta fanzine, marrazki eta estanpazio tekniken inguruko lantegiak bideratzen ditu Badalonako Pau Gargallon eta Bartzelonako Lci diseinu eskolan.

 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Ilustratzailea
Tipo
Artistas y Creadores