Zinema garaikideko bi klasiko emanaldi bikoitzean. Batetik, Gus Van Sant zuzendariaren maisulana, Canneseko zinema-jaialdian Urrezko Palmorria eta zuzendari onenaren saria jasotakoa eta arrasto sakona utzitakoa bere garaian. Filmaren ikusizko imaginarioa zinema handiaren Historian sartu da. Bi nerabek Columbineko institutuan egindako sarraskian oinarrituta, Van Santek institutuko ikasle horiek behatzen, jarraitzen, erretratatzen, erakusten eta aztertzen ditu tragediak betikotu aurreko uneetan.
Emanaldia osatzeko, Gus Van Santek erreferentzia eta inspirazio gisa hartutako lehenagoko film bat ikusiko dugu: Alan Clarke zuzendariaren Elephant, Danny Boyle-k ekoitzia. Ipar Irlandako indarkeriari buruzko azterlan gordin eta errukigabeenetako bat da, eta garairik beltzenean kokatuta dago.
Gus van Sant eta Alan Clarke zuzendariek 'Elephant' titulupean zuzendutako bi filmeekin saio bikoitza.