Imagen
Imagen
Descripcion
Eliane Radigue musika elektronikoak egin du ezagun, bereziki bere ARP sintetizagailuarekin sortu duenak. Haren konposizioak itxuraz estatikoa den tonalitate baten gainean dantzatzen diren aldaketa harmoniko sotilen ondoriozko mikrogertaerek definitzen dituzte. Emaitza oso hunkigarria da. 2005ean, Radigue instrumentu akustikoetarako konposatzen hasi zen, lehenbizi bere Naldjorlak hirukote handiarekin (bi klarinete tenor eta biolontxelo bat) eta gero Occam ozeanoaren seriearekin, zeina etengabe ari den handitzen.
Lan berri horiek jaialdi garrantzitsuetan interpretatu dira: Festival d’Automne / Paris, Huddersfield Contemporary, Angelica / Bolonia, CTM.12 Spectral / Berlin, Crossing the Line / New York, Sound and Music / Londres, ISEA2010 Ruhr, E-May / Viena, [K] HEUTE / Hanburgo, eta Impact / Utrecht.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Musikagilea
Tipo
Artistas y Creadores