Imagen
Imagen
Descripcion

Postfuturear agentziaren fundatzailea. Aholkularitza eta berrikuntza estrategikoko agentzia bat da, berrikuntza eta garapen jasangarriagoen aukerak detektatzera bideratua. Gizarte Zientziak, Etorkizunen Azterlanak, Systems Thinking, estrategia eta zerbitzuen kudeaketa eta diseinua,
eta filosofia uztartzen dituzte metodologia propio batean.

Historian lizentziatua da, UBn. Bere aurreko lan-esperientzian sartzen dira: ikerketa-laguntzailea eredu ekonomiko emergenteen eta FLOSSD berrikuntza-komunitateen ikergaietan, IGOP-UABn eta IN3-UOCn; project leaderra, berrikuntza publikoko proiektu batean, Public Affaires sailean, Kreaben; joeren analista hainbat sormen-agentziatan, freelance gisa; kolaboratzailea hedabideetan eta argitalpenetan, teknologiaren eta prozesu teknosozialen, eta filosofia emergentearen arloetan; baita erakusketen komisarioa ere. 

Diseinu sistemiko eta prospektibako eskolak ere ematen ditu hainbat graduondotan eta masterretan: Bau Centre Universitari, IED Barcelona, IED Kunsthal Bilbao (Aldaketarako Diseinuko Masterra), IE University, ISDI… Kolaboratzaile izan den argitalpenetako batzuk hauek dira: Telos  aldizkaria (2021); ICE ekonomia-aldizkaria, administrazio publikoko berrikuntzari buruzko artikulu batekin (2018ko iraila); El País-Retina (2019), gizarteari eta teknologiari buruzkoa; CCCB Lab (2016-2021), pentsamendu espekulatiboari, komunitateei eta filosofiari buruzkoa; baita liburu hauetan ere:  El laboratorio de las preguntas futura (Etopía, 2023), Neutopías (Oscar Guayabero, 2022), Deconstruyendo el Manifiesto Maker (Trànsit Projectes, 2017), Repensar la Smart City: Barcelona, Ciudad abierta, colaborativa y democrática (2019), besteak beste.

Disciplina
Tipo
Invitados