Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora erakusketa-proiektuaren komisarioaren eta Tabakalerako arte garaikidearen saileko arduradunaren arteko elkarrizketak ardatz hauek izango ditu: proiektuaren genealogia, lan-arlo hori ezartzea erabakitzeko arrazoiak eta etorkizun hurbilean hartu ditzakeen norabideak.
Bernard Stiegler (1952-2020) berriki zenduak azterlan sakonen bitartez frogatu zuen tresna teknikoak direla esperientziaren ezarpen zehatzaren arduradunak, eta, beraz, memoriak behar duen oinarri materiala bera direla. Gogoeta soil baina baliotsu horretatik abiatuta, elkarrizketaren xedea izango da erakusketako obrek jasotzen dituzten esperientzietan sakontzea, eta, halaber, Zin Ex erakusketa-proiektuaren lehen edizioari forma eman dion konstelazioan duten lekua aztertzea.