Estudiotik at erakusketarekin dialogoan proiekzioak.
Estudiotik at erakusketarekin dialogoan proiekzioak.
Apirilaren 4, igandea, 19:00
Americium, Lisa Rave eta Erik Blinderman, 2017, 45’
Erik Blindermanek eta Lisa Ravek Whole Wall Films sortu zuten 2013an, Los Angeles eta Berlin arteko argazkigintzarekin eta zinemarekin lan egiten duen ekoiztetxea. Tabakalerako egonaldian zehar, Americium filmean lan egin zuten. Izenburuak taula periodikoko elementu erradioaktibo bati egiten dio erreferentzia. Americiumek lur sakratuen kutsaduraz eta Ameriketako Estatu Batuetako paisaiaren abandonu espiritualaz dihardu. Filmak Yucca Mountainen egindako biltegiratze nuklear polemikoaren ingurukoa da. AEBko mendebaldeko pertsona eta komunitate lokalen erretratuak erabiltzen ditu gatazkan dauden ideologia eta fantasiak aztertzeko. Ikusezina denaren eta paisaian txertatuta dagoenaren bilaketa bat da, errealari eta imajinatuari buruzko hausnarketa bat. Proiektua hainbat urtetako ikerketaren emaitza da.
*Akademie Schloss Solitude, Kunsthochschule für Medien Köln (KHM)-en kolaborazioarekin.
Apirilaren 9, ostirala, 19:00
Darse Cuenta, Jessica Sarah Rinland, Erresuma Batua, 2008, 3’
Those That, at a Distance, Resemble Another, Jessica Sarah Rinland, Reino Unido, 2019, 67'
Elefante baten bolizko letagina protagonista hartuta, Those That, at a Distance, Resemble Another-ek kontserbazio museologiko eta ekologikoaren ukimenezko gaitasun infinituari buruz hausnarketa egiten du. Material, diziplina eta erakunde ezberdinen irudikapen, erreplika eta gorpuzkerei buruz pentsatzera gonbidapena eginez. Londresko Historia Naturalaren Museoan dagoen zeramikazko letagin baten erreplika baten eskultura.
*Jessica Sarah Rinland Ikusmira Berriak 2020 programako egoilarretako bat izan zen eta Tabakalerako Nazioarteko Zine Mintegiko gonbidatu bat 2019an.