Itziar Orbegozo eta Tamara García zinemagileek gidatutako bisita bateratua Eloy de la Iglesia. Desira objektu iluna eta Rosa Barba. Drawn by the pulse erakusketetara. Bi erakusketa horiek, abiapuntuak oso desberdinak izan arren, zinemagintza dute ardatz.
Eloy de la Iglesia. Desira objektu iluna erakusketak haren film guztiak eta telebista nahiz antzerkirako egindako kolaborazio guztiak biltzen ditu lehenengoz, Kutxa Kultur Artegunea aretoan. Modu kronologikoan kontatuta, erakusketak gure historiaren lau hamarkada baino gehiagoren erradiografia zehatza egiten du. Itziar Orbegozo eta Tamara Garcia errealizadoreek Te vuelvo a ver bideoa prestatu dute erakusketarako. Bertan, Eloy de la Iglesiaren lehen filmen berrikuspen bat egiten da, ikuspuntu femenino eta garaikide batetik.
Drawn by the Pulse (2018) film-eskulturatik hartzen du izena Tabakalerako 1 eta 2 erakusketa aretoetan dagoen bakarkako erakusketak. Rosa Barbak, Berlinen bizi den artista italiarrak, bere ikerketa-gaietako bat den astronomiari eta zinemari buruzko lan sail berri bati eman dio hasiera pieza horrekin. Harvardeko Behatoki Astronomikoan filmatu zen, eta pieza enigmatiko batean konbinatzen ditu deskubrimendu astronomikoak eta teknika zinematografikoak.
Izen-ematea: Kutxa Kultur Artegunea | T- 943 251937 | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Itziar Orbegozo eta Tamara Garcia zinemagileek gidatutako bisita bateratua 'Eloy de la Iglesia. Desira objektu iluna' eta 'Rosa Barba. Drawn by the pulse' erakusketetara.