2014 urteko udaberrian, Eloy Domínguez Saharako errefuxiatuen kanpamenduan bizi izan zen eta lan egin zuen, Tindoufen, Argelian. Boujdour Wilayan zegoela irakasle bolondres gisa aritu zen lanean EFA Abidin Kaid Salehen (Escuela de Cine de Sáhara). Bertan zortzi astetan zehar zuzendaritza eta argazki zuzendaritza moduloetan irakatsi zuen.
"Lan egin ostean paseo luzeak ematera joaten nintzen Wilayaren inguruetara eta normalean bizilagunekin izaten nituen hizketaldiak. Batzuek inglesa edo gaztelera zekiten baina beste batzuek ez (zoritxarrez nik ez dut ez Arabea ezta Hassaniya hitz egiten) baina beti moldatzen ginen gure artean komunikatzeko", azaldu du zuzendariak. Yellow Brick Road, 2016ko maiatzean Horman ikusgai dagoen filma, horrelako ezusteko eta zorionezko topaketa bat erretratatzen du.
"Berehala txunditu ninduen kotxeek kanpamenduan zeukaten presentzia indartxu, liluragarri eta ahalguztidunak; ez bakarrik oraindik funtzionatzen zuten ibilgailuak baizik eta estropeatu eta gero 'familiekin' jarraitzen zutenak ere. Arratsalde libre batean ateratzea erabaki nuen eta hondatutako kotxe dotore horiek grabatzea. Pare bat orduz egon nintzen baina kamioneta zahar bat grabatzen nuen bitartean mutil ikusnahi, argi eta bizkor bat enkoadraketan azaldu zen eta gertakizunen bilakaera atzera bota ezinik eraldatu zuen. Egun horietan lagun Sahraui batek utzitako Ryszard Kapuścińskiren The Shadow of the Sun irakurtzen ari nintzen. Liburu honetan kazetari eta bidaiari polakoak irakurlea 'Bestea aurkitzera' gonbidatzen du berarekin ulermenera iristeko eta guregan bestearen zati bat aurkitzeko. Laburmetraiak, eraren batean, 'Bestea' aurkitzeko eta ulertzeko daukadan grina erakusten duela sinetsi nahi dut, alaitasun eta gertutasun une bat berarekin (beraiekin kasu honetan, Hami eta Alirekin) banatzearena", dio Domínguezek.
Eloy Domínguez zinemagileak Tindoufeko Saharako errefuxiatuen kanpamenduan grabatutako filma.