Imagen
Imagen
Descripcion

Elvira Dyangani Ose irakaslea da, kultura bisualari buruzko eskolak ematen ditu Goldsmiths-en. Horrez gainera, Fondazione Pradan ere badabil, kuradore-lanetan eta Pentsatzeko Kontseiluaren barruan. Arte Garaikideko Nazioarteko Biurtekoa (GIBCA 2015) orain gutxi egin da, zortzigarren aldiz, eta bertako komisarioa izan da. Hori baino lehen, Tate Modern museoan ibili zen, nazioarteko arteko kuradore (2011-2014). Lehenago, Arte Modernoko Zentro Atlantikoan eta Arte Garaikideko Zentro Andaluziarrean jardun zuen, kuradore. Bestetik, arte-zuzendariaren lanetan aritu zen Rencontres Picha, Lubumbashi Biurtekoan (2013), eta, aldiz, hiru urtean behin egiten den SUD jaialdian (2010), kuradore gonbidatua izan zen. Hauexek dira bere kuradore-proiektu nagusiak: A Story Within A Story… (2015), Ibrahim El-Salahi: A Visionary Modernist (2013), Across the Board (2012–2014), Carrie Mae Weems: Social Studies (2010), Arte Invisible (2009, 2010), etaOlvida Quien Soy/Erase Me From Who I Am (2006).
Cargo - Nota descriptiva
Kultura bisualari buruzko eskolen irakaslea
Tipo
Invitados