Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Lantegi hau erabat praktikoa da, musika elektronikoaren mundua hasiko gara ikasten, oso oinarrizkoa, estetika guztitik at eta esperimentala.

Lau egunetan musika elektronikoan aitzindariak izan diren lau emakumeren eskutik bidaia bat egingo dugu; modu horretan, musikaren konposizio- eta interpretazio-formak, entzutea ulertzeko modu berriak, norberak musika-tresna elektronikoak egin eta soinuen manipulazioarekin eta grabazioarekin jolastuko gara.

Helburua da parte-hartzaileei teknika eta tresna ezberdinak eskaintzea, entzutea, sintesia, ausazkotasuna eta soinu-manipulazio bezalako kontzeptuetan sakondu dezaten. Era berean, talde-pieza bat sortzeko erremintak ezagutuko dituzte eta jolasa eta akatsa prozesu horren parte izan daitezkeela ikasi ere. Lantegian parte hartzeko ez da inolako ezagutza berezirik eduki beharko, bai ordea ondo pasa, esperimentatu eta musika elektronikoaren historia ezagutu eta teknikak ezagutzeko gogoa edukitzea.

Lantegia musika elektronikoa ulertzeko modua aldatu zuten lau emakumeen bizitzan eta lorpenetan egituratua egongo da:

1.    eguna, Pauline Oliveros: entzutea soinu-sorkuntza partekatu moduan. 
Lehen egun honetan entzutearen kontzeptuan eta hori ulertzeko modu ezberdinetan sakonduko dugu. Entzute aktiboari lotutako ariketa ezberdinei esker soinuaren hainbat parametroren inguruko konszientzia lortuko dugu, hala nola, espazioaren, denboraren edo tinbrearen konszientzia.

2. eguna, Wendy Carlos: sintetizadoreak eta giro musikala.
Nor Wendy Carlos baino egokiagoa musika-tresna soinu analogikoetan barna murgil gaitzan? Lantegi honetan musika gailu soil bat soldatzen ikasiko dugu.

3.    eguna, Bebe Barron: D.I.Y. soinu-artea
Bebe eta Louis Barron soinu elektronikoaren sorrerara ikuspuntu ezberdin batetik hurbildu ziren. John Cage-ekin batera ausazkotasunak, zehaztugabetasunak eta zibernetikak musika sorkuntzaren metodoetan suposatu zuten iraultza bizi izan zuten. Eurek egin zuten moduan soinua sortzen duten gailuetara hurbiltzeko aukera izango dugu.

4.    eguna, Delia Derbyshire: soinua manipulatzeko laborategia. 
Aurreko bi egunetan sortutako gailu edo musika-tresnak erabiliz eta horiek ahalik eta gehien gozatzeko asmoarekin, elektrosonoroa izango den lehen lana sortzeko abenturan murgilduko gara. Hemen gure imajinazioa aske utziko dugu soinuarekin topo egin dezan.

 

Oharra: lantegiak lau eguneko iraupena du, eta bertan landutakoari etekina ateratzeko gomendagarria da egunero agertzea. Egunen batean joan ezin izatekotan, idatzi ubik@tabakalera.eu-ra.

Descripción Corta

Lantegi hau erabat praktikoa da, musika elektronikoaren mundua hasiko gara ikasten, oso oinarrizkoa, estetika guztitik at eta esperimentala.

Idiomas Audios
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si